Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Aurkezpena

1953az geroztik errepide bidezko garraioa eta zerbitzu publikoa uztartzen dituen jardunean gabiltza. Oiartzunen (Gipuzkoa) gaude, Donostia eta Hendaiaren artean. Arreta berezia eskaintzen diogu bezeroen SEGURTASUNAri, ZERBITZUAri eta garraioak eskatzen dituen ARAUDIAK zorrotz betetzeari. Eguneroko lana, trafikoa zein araudien nondik norakoak lehentasun dira guretzat; baita, nola ez, ibilgailuen mantenua. Den-dena helburu bakarrarekin: bezeroaren segurtasuna eta erosotasunarekin batera, kalitatezko bidaiaz goza dezan.


Gidariak

Iparbuseko gidariak uniformez janzten diren profesional bikainak dira eta soilik Iparbusen egiten dute lan. Batzuon eta besteon artean, gainera, Euskal Herriko hiru hizkuntzetan eta ingelesez aritzeko aukera ematen du. Gainera, hobekuntza eta berrikuntza ardatz, hizkuntza ikastaroak eskaintzen dizkiegu. Gure zerbitzuetara jotzen baduzu, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez ala ingelesez aritzeko aukera izango duzu.

Geure autobusak zure eskura jartzen ditugun bezalaxe, gidarientzako pausa-uneak ere eska ditzakezu.