Gure ibilgailuak MERCEDES etxekoak dira, guretzako fidagarritasun gorena hark ematen digulako; gainera, etxearen Europako hedapenak edonon eskaintzen du garaje zerbitzuren bat. Azken honek garanti guztiak ematen dizkigu lasaitasunez bidaiatzeko.
Sektorean aintzindaria den IRIZAR dugu karrozari. Mikrobusak ehunetik ehun Mercedes etxekoak dira (xasis-a barne) eta gainontzeko busak konfigurazioaren arabera moldatzen dituzte Mercedes etxera.
10-etik 69 eserlekuko ibilgailuak ditugu, gure azken 2 mikrobus berriak kontzeptu berri batean sartzen ditugu: LUXURY CLASS.
Gure ibilgailuak Mugikortasuna murriztuta duten bidaiarieintzat egokituta daude.
Eserlekuak larruzkoak dira, komun zerbitzuak badaude, eta, bidaiariaren erosotasuna helburu, eserlekuak tarte handiagoz pausatu dira (5cm).>
Gainera panel elektronikoen bidez bidaia pertsonalizatu dezakezu eta, ondorioz, zure gonbidatu, bezero edota lagunek bearaien zerbitzua identifikatu dezakete.
Segurtasuna eta indarrean dauden araudiei jarraikiaz, ez dugu literarik autokarretan: bidaiaria lotuta ez dagoen artean ibilgailuak geldirik egotea derrigortua dago! Gogora ekarri nahi dugu, gainera, 2007az geroztik matrikulatu den ibilgailuetako eserleku bakoitzak izan behar duela segurtasun-uhal indibiduala.
Ibilgailu guztien mantenua gure tailerretan egiten dugu, Adituak gara eta eskarmentu handia dugu autokarretan. Gure ibilgailuez gain ezagutu nahi bagaituzu, gure instalazioetara gonbidatuta zaude! Atsegin handiz erakutsiko dizkizugu ibilgailu-flota nahiz zure bidaiarako aukeratu duzun hori.